XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lapurdi, Manex Goinetxeren euskarazko lehen histori liburua. Herrialde horren historia eta zertzeladak berrehun orrialdetan

Manex Goienetxeren lehen euskarazko liburuak berriki ikusi du argia, Iparraldeko herrialdeei eskaini sail batetan.

Gertakariak aipamen berezi bat merezi du, zeren idazle hau guztiz ezaguna baita frantsesez eman dituen liburu zerrenda dela medio.

Dagoeneko bospasei izenburu zituen Iparraldeaz idatziak.

Frantsesez, ordea, guztiak eta orain Lapurdiri buruzkoa euskaraz egin du, herrialde horretako errealitatearen alderdi desberdinak aztertuz.

Manex Goinetxe lanean hasi orduko egin zuten irakasle Donibane Lohizunen.

Urte hartan Burgoseko auzia zen.

Baionako katedraleko bigarren gose greba.

Bere burua sobera euskaldun agertu zuen.

1.971eko irailean Euskal Herritik urrundu zuten... baina laixter itzuli zen, sotana utzi eta.

Frantsezez hasi zen idazten eta liburu zerrenda honetarik ageriko den bezela, historiazale bezela agertzen zaigu.

Hona zer idatzi duen: .

Euskarazko lehen liburua Lapurdi, 1.987.an, herrialde honen historia euskaldun batek ikusirik eta euskaraz lehen aldikoz.

Bost zati ditu liburu honek.

Aipatzen ahalku lehengo Lapurdi, Gipuzkoa ekialdea hartzen zuen Donostia arte, bai eta Nafarroaren iparraldea: protestanteen gerlak haste, Baionako Diosesako ziren lur horiek.

Hona zein diren liburu honek dauzkan bost kapituloak Prehistorioa eta Protohistorioa.

Erromatarren garaia.

Erdi Aroa franko eta normandiarekin, bai eta garaipen ekonomikoarekin.

Aro berria, arrantzaleak eta Lapurdiko Biltzarra aipatzen dizkigula besteak beste.

Oraiko Aroa: liburuaren 130 orrialdeetarik 40 dauzka, beraz parterik luzeena.

Argazki eta mapa asko dauzka, bai eta dokumentu andana bat irakur erreza beraz.

Xipri ARBELBIDE.